San Juan Txapelketan izena emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2018ko ekainaren 8a

XXX. San Juan Areto Futbol Txapelketa jokatuko da ekainaren 26tik 30era, Tolosako Usabal Kiroldegian.

Finalak uztailaren 1ean jokatuko dira. 2006-2007an eta 2008-2009an jaiotako neska-mutilak lau mailatan banatuko dituzte. Izena emateko azken eguna ekainaren 21a izango da, Shanti Kirolak dendan. Egutegia hurrengo egunean zabalduko dute, hau da, ekainaren 22an. San Juan Txapelketa urtero bezala Tolosako Arsenal Elkarteak antolatzen du, Tolosako Udalaren laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!