Tolosanklisk lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea uztailaren 15ean amaituko da

Ataria 2018ko ekainaren 6a

2019ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa zabaldu du Tolosako Udalak, 'Tolosa berdea' gai gisa aukeratuta. Argazkiak bidaltzeko aukera uztailaren 15a artekoa izango da.

Tolosako udaleko Tolonsanklisk atalera igo daitezke argazkiak dagoeneko. Bidalitako argazki guztien artetik epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu. Irailaren 7an emango dute jakitera aukeraketa hori, eta segidan abiatuko da ikusleen bozketa, irailaren 23ra arte.

Epaimahaiak, ostera, hilabete bakoitzeko argazki bana aukeratuko du. 12 finalista horietako bakoitzak 200 euroko saria jasoko du. Herritarren bozka gehien jasotzen dituen argazkia, berriz, azaleko argazki nagusia izango da. Horrez gain, 600€ko saria jasoko du. Irabazleak urriaren 1ean ezagutaraziko dituzte, baita bozketan parte hartu duten pertsonen artean egingo den zozketaren sariduna ere.

Parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara, gehienez. Horizontalak izan beharko dute, 2MB eta 10MB arteko pisua dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!