Laborategiko Jardun Onaren ziurtagiria jaso du, Don Bosco paper eskolak

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 5a

ENACen akreditazioak paper eskolako entseguen kalitatea bermatzen du; udalaren iritsiz, errekonozimenduak onura ekarriko die tokiko enpresei.

Don Bosco paper eskolako entsegu laborategiak papergintzako enpresentzat lan egiten du; finean, haien materialen kalitatea ona dela aztertu eta berresten dute. Bada ENAC Akreditazio Erakunde Nazionalak ziurtagiria eman dio Don Bosco paper eskolari eta, horrela, Tolosako entsegu laborategiaren prestigioa azpimarratu dute; ENAC laborategien zerrendan sartuko da, paper eskolakoa.

Besteak beste, ziurtagiriak bermatu egiten du papergintzako arauak betetzea, eta baita entseguak kalitateari ezarritako parametroetan burutzen direla ere.

Aipatzekoa da, Don Bosco paper eskolak 2016an jaso zuen, Tolosaldea Saretzen proiektuaren laguntza, entsegu laborategiaren homologazioa garatzeko helburuz. Horrela, Olatz Peon alkateak paper eskola zoriondu nahi izan du, iritziz, ENAC ziurtagiria onuragarria izango dela eskualdearentzat eta tokiko enpresentzat: "Gure produktuen kalitatea herrian bertan akreditatzeak erreferentzialtasuna irabazten laguntzen du, eta berrikuntzari ere atea zabaltzen dio".

1994. urtean Paper Eskola Indartzeko Elkartea sortu zuten hainbat erakundek, eta bide berean jarraitzen dute orain ere. Horrela, entsegu laborategia eta haren ziurtagiria eskola indartzeko pauso garrantzitsutzat jo dituzte. Bertako kide dira Tolosako Udala, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Tolosaldea Garatzen, Paperaren Klusterra eta Adegi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!