Hitzarmena berritu dute Galtzaundik eta Tolosako Udalak

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 4a

Urtebeterako hitzarmenak euskararen normalizaziorako lanak sustatzea izango du helburu.

Olatz Peon Tolosako alkateak eta Xabier Saizar Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariak gaur sinatu dute, bi erakundeen arteko hitzarmenaren berritzea. Urtebeteko epea izango du akordioak, eta euskararen normalizazio jardueretarako diru laguntza eta baliabideak eskainiko dizkio, udalak, Galtzaundiri.

Horrela, egiteko zehatzak txertatu dituzte hitzarmenean eta, besteak beste, herriko eta eskualdeko eragileen antolaketa eta koordinazioa, Euskarak 365 egun markoa garatzea, eskualdeko egoera soziolinguistikoaren analisiak egitea, euskaltzaleen komunitatea lankidetzaz trinkotzea eta euskalgintzaren jardueren ikusgarritasuna lantzea izango dituzte jomugan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!