Haurren Hiriaren laugarren ikasturtea marraztuta

Ataria 2018ko eka. 1a, 14:00

Laugarren urtez jarraian Tolosako gaztetxoenek Tolosa beraren irudikatze lanean indarra izan dute Haurren Hiria proiektuari esker. Laskorain, Samaniego eta Herrikide ikastetxeetako 3. eta 6. mailako 42 neska-mutilek, guztira sei saio burutu dituzte, belaunaldien arteko transmisioa aztertuz, guraso eta aiton-amonekin batera.

Haurren Hiriaren aurtengo proiektuaren balorazioa eguna izan da gaurkoa. Margi Iturriza proiektuaren dinamizatzaileak ondoan izan du Nuria Carbonell Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia. Honale, dal ordezkariak aukera baliatu du egitasmoa balioan jartzeko: "Pertsona guztien ahotsa entzun, gaitasunak ezagutu eta elkarreragina sortzeko eremuak sustatzea funtsezko zaigu". Hain zuzen, Haurren Hiriak horretarako aukera ematen duela argi dute udaletik.

Are gehiago, gazteenek euren iritzia luzatu eta "herritartasuna txikitatik lantzeko aukera" ematen duela Haurren Hiriak nabarmendu du Carbonellek.

Lau urteko ibilbidean, haurren proposamenak entzun eta gauzatu direla ere gogora ekarri nahi izan du zinegotziak. Horien adibide dira oinezko kaleak, abiadura mugatua eskatzen dutenak, Musika parkean ekimena,  Sanjoan su txikia edo Usabalgo tirolina. Aurtengo eskakizunen artean, Alondegi plazan lurreko jolasak ezartzea dago zerrendatuta.

Proposamenari helduko dio udalak eta bide batez hurrengo ikasturtean jorratuko duten gaia zein izango den ere aurreratzeoi baliatu dute gaurko agerraldia: Mugikortasun eredu berriak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!