Toskanako eguzkipean

Erabiltzailearen aurpegia Myriam Gurrutxaga eta Enara Etxeberria 2018ko eka. 4a, 09:36

Udara honetan… Nora joango gara?
Ba, zer iruditzen zaizu paisaia zoragarri artean galtzea? Lasaitasuna aurkitzea? Kirol pixka bat mahasti artean egitea? Eta janari goxo-goxoekin tripa betetzea ardotxo on batekin?
Esan esan… Deseatzen nago joateko eta!
Ba leku hori Italiako eskualde bat da, Toskana deitzen zaiona.

Toskana, Pisa eta Roma bitartean dauden herri eta mendi inguruari deitzen zaio. Denok entzun dugu Florenziari buruz, hiri zoragarria dela, bere Vecchio zubiarekin, museo bat da Al aire libre, Siena,…

Baino… herri txiki pila bat daude Toskanan: Lucca, San Gimignano, Montepucciano, Siena, Arezzo, Rapolano Terme, San Quirico de dorcia, Pienza… Herri hauek ipuin batetik aterata daudela dirudi, gaztelu eta printzipearekin, erdi aroan sartuta zaudela dirudi.

Bai? Kontatu, kontatu gehiago…

Inguru hauek kolore bizi-biziak dituzte urtaroaren arabera, bere mitxoleta gorriak, eguzki lorez beteriko zelaiak… eta bere mendixkak.

Eta esan non komeni da ostatu hartzea inguru hauek ikusteko?

Ba ni landetxe batean egon nintzen, mendixken artean eta nahiz eta abuztua izan, lasaitasuna sumatzen zen, bainu bat igerilekuan mahastiei begira. A zer sentsazio deskribaezina. Aukera desberdin asko daude, kategori desberdinetakoak.

Mahasti zelaiak?

Bai, bere ardoak, oso ezagunak dira, Montalcinon «brunello», Italiako ardo hoberenetarikoa, eta Chianti ardoa, zoragarria. Toskanako inguruak ikusteko onena kotxe bat alokatzea da, edo bestela motorra. Vespa baten gainean jarri eta italiarra sentituko zara, filmeetan bezala alegia!

Beste aldetik, kirol pixka bat egin nahi izanez gero, bizikletan ibiltzeko ibilbide bikainak daude, bezperan jandakoa jaisteko eta inguruaz disfrutatzeko aukera paregabea gainera.

Eta janaria? Pasta eta pasta ezta?

Gastronomia Toskanan, ondo jatearen ezaugarria da, hori bai, kilotxoren bat edo beste hartuta etorriko zara oporretatik ia ziur. Eta Toskanan erabiltzen dan pasta gehiengoa pappardelle da, perretxikoekin egindako fetuccini antzerako bat.

Hemen protagonismo handia olioak du, plater guztiek daramate, bai bere entsaladetan edo plateretan crostini di fegatini, finocchiona, panzanella, probatu!

Trufa ere inguru hontan asko erabiltzen da, beltza eta txuria al tartufo erabiltzen dena.

Zeinen ondo, Toskanako usaina jadanik sumatzen ari naiz.

Vieni a sognare!

Myriam Gurrutxaga eta Enara Etxeberria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!