De Andresek Txabi Etxebarrietaren inguruko ekitaldiak salatu ditu

Ataria 2018ko ekainaren 1a

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Auzitegi Nazionaleko fiskaltzan salatu ditu Txabi Etxebarrietaren inguruan Tolosan bihar egitekoak diren ekitaldiak. Etxebarrieta Memoria Elkarteak antolatu ditu ekitaldiak "frankismoaren kontra borrokatu zuen Etxebarrieta eta 1968ko belaunaldia gogoratzeko".

De Andres Espainiako Gobernuaren ordezkariak esan duenez, ekitaldi horiek "terrorismoaren biktimen duintasunaren kontrakoak izan daitezke". Era berean, terrorismoa goratzea suposatuko duela ere esan du.

Salatu dituzten ekitaldiak bihar izango dira, Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!