T3T eta T2T mendi lasterketak 2018

T3Tko ibilbidea, airetik

Ataria 2018ko maiatzaren 31

Ekainaren 17an jokatuko den Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoiko ibilbidea airetik ikusten den bideoa argitaratu du antolakuntzak.

T2T ibilbide laburreko 310 dortsalak duela bi aste agortu ziren. Uzturre eta Erroizpera igoko dira lasterkariak, 24,5 kilometroko bidea osatuz.

T3Trako, berriz, oraindik badira dortsalak. 340 parte-hartzailerentzat dago lekua, eta gutxi batzuk baino ez dira geratzen. 43,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, Hernio, Uzturre eta Erroizpetik igaroz eta 2.800 metroko malda metatuari aurre eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!