Tolosako Sanjoanak 2018

Irune Elizegi eta Xabier Isastiren 'Erraldoiak' lanak iragarriko ditu Sanjoanak

Ataria 2018ko maiatzaren 31

Tolosarrak eta getariarrak iaz ere irabazi zuten kartel lehiaketa. 17 lan aurkeztu dituzte aurten.

Orotara 17 lan aurkeztu dira Tolosako Sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketara. Sei kartel pasa ziren finalera, eta ondoren, bozketa sistema abiatu zuen udalak.

Hilaren 25ean amaitu zen bozkatzeko epea, eta guztira 1.211 boto jaso dituzte. Horietatik 371 boto eskuratu dituzte Xabier Isasti getariarrak eta Irune Elizegi tolosarrak. Hemen emaitzak:

Lanak

Botoak kultur etxean

Botoak on line

Botoak guztira

Gurea, denona

34

204

238

1321etik gaurdaino

27

317

344

Hau da

7

18

25

Leihoa

38

42

80

Erraldoiak

73

298

371

Sutan

54

99

153

Guztira botoak

233

978

1211

Aurtengo kartelak Tolosako erraldoiak ditu protagonista, Bordondantzaria eta Neskatila, hain zuzen, eta gain-jarrita Tolosako arkua ageri da. Bikote irabazleak pozik jaso du 500 euroko saria, Olatz Peon alkatearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!