Sanjoanetako Mus txapelketa antolatu du Iturrizak

Ataria 2018ko maiatzaren 29a

Lau eta zortzi erregeetara jokatuko dute txapelketa. 9. edizioa izango da aurtengoa.

Iturriza jubilatuen elkarteak, San Joan jaiak direla-eta mus txapelketa antolatu du, lau eta zortzi erregetara. Txapelketa ekainaren 25ean, astelehenean, hasiko da, 10:00etan. Txapelketa azkarra egingo da, eta kanporaketak hilaren 20ko zozketan erabakiko dituzte.

Izena emateko epea hilaren 19an amaituko da, eta horretarako Iturriza elkarteko bulegora joan beharko da, 10:00etatik 12:00etara. Tolosaldeko edonork parte hartu ahal izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!