Ane Iturriak irabazi du Zegamako Junior Trail lasterketa

Ataria 2018ko maiatzaren 27a

16-18 urte bitarteko 91 gaztek hartu dute parte proban, eta tolosarra izan da emakumezkoetan azkarrena.

Zegamako 7. Junior Trail lasterketa Nicolas Molina granadarrak eta Ane Iturria tolosarrak irabazi dute. Ordubete eskas behar izan du Iturriak helmugara iristeko, 01:00:22 hain zuzen.

Mutiletan bigarren Anartz Artola hernaniarra sailkatu da, eta hirugarren Arnau Casas kataluniarra. Emakumezkoen artean, berriz, Jana Aguilar kataluniarra izan da bigarren, tolosarrarengandik 25 segundora. Andrea Sinfreu andorrarak osatu du podiuma, hirugarren postuan, 01:01:07ko denborarekin.

Mutilen artean eskualdeko parte hartzaile gehiago izan dira. Iñigo Ruiz Goñi amezketarrak 40. postuan amaitu du, 00:58:32ko denbora eginda. Iosu Arrikarte Otegi asteasuarrak 01:01:14ko denbora egin du. Itoitz Irazustabarrena Ugartemendia hernialdearrak, berriz, 53. postuan amaitu du, 01:03:06ko marka eginda. Eneko Larrañaga asteasuarrak 01:07:26ean geratu du kronometroa.

Argazkiak: Goierriko Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!