Iurre Tabernak igoera izango du jokoan

Ataria 2018ko maiatzaren 25a

Iurre Taberna areto futbol taldeak 1. Erregional Mailako finala jokatuko du bihar, larunbata, Usabal Kiroldegian 18:00etatik aurrera.

Iurre Tabernak lehen postuan amaitu zuen liga, eta igoerarako play-offak jokatu ditu azken asteotan. Ez da eskualdeko talde bakarra izan: The Nest eta Herrikide taldeak ere lehen postuetan amaitu zuten –bigarren eta laugarren, hurrenez hurren– eta horiek ere izan dira lehian.

Hain zuzen, finalaurrekoan Iurre Tabernak eta Herrikidek elkarren aurka jokatu behar izan dute. Joan den asteburuan jokatu zuten kanporaketa, eta Iurrek 5-2 irabazi zuen. Horrenbestez, finala jokatzeko txartela eskuratu zuen. Beste neurketa Oiartzunek eta The Nest-ek jokatu zuten, eta oiartzuarrak gailendu ziren, penaltietan.

Finala, beraz, Iurre Tabernak eta Oiartzunek jokatuko dute. Bihar, larunbata, izango da, Usabal Kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Irabazten duenak Euskal Ligara igotzea ere lortuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!