Larramendi auzoko giroa garaile

Ataria 2018ko maiatzaren 21a

Argazkiak: Virginia Rodriguez

240 haurrek hartu zuten parte, larunbatean, Tolosako Larramendi auzoko Udaberri Festako 4x4 futbol txapelketan.

Benjaminen mailan 36 taldek hartu zuten parte, eta Leopardo Team izan zen garaile, finalean Basurdeak taldeari irabazi ostean. Alebinetan, berriz, 24 talde aritu ziren lehian, eta Gorilak taldeak lortu zuen garaipena, Txarrenak taldearen aurka.

Helduen mailan, berriz, Errealak taldea izan zen txapeldun, Las Viejas Glorias taldeari irabazi ostean. Txapelketen ondoren, zozketak egin zituzten.

Antolatzaileek esker mezua helarazi dute, giro bikaina izan baitzen auzoan egun osoan zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!