2018/05/23 19:00
Euskaraldia antolatzeko bi bilera egin dira Tolosan eta batzordea forma hartzen ari da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa soziala martxan jartzeko.
Bilerak bi helburu nagusi izango ditu: Euskaraldiaren Tolosako sustatzaileak izan daitezkeenak partekatzea eta horiekin kontaktuan nola jarri gaitezkeen zehaztea eta bigarrena, San Joanak eta Euskaraldia lotzeko ideiak jasotzea. Horretarako, deialdi zabala egin du Galtzaundik, Tolosako Euskaraldiaren antolaketa taldeak eta Tolosako Udalak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?