2.654 buelta, saharar haurren alde

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 20a

Bueltaka ekimen solidarioa egin dute goizean Berazubi estadioan, Sahararen alde. Atletismo pistan emandako buelta bakoitzeko euro bateko laguntza eskatu dute. 

Kirol ekintza solidarioaren bigarren edizioa izan da aurtengoa; Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatu du Maiatza Borrokan egitasmoaren baitan. Buleta bakoitzeko euro bateko laguntza eskatu dute, hala, errefuxiatuen kanpalekuetatik haurrak ekartzeko gastuei aurre egiteko bideratuko dute dirua. Iaz, bi haur ekartzeko adina diru lortu zuten, eta aurtengo erronka hiru edo lau ume ekartzeko helburua izan dute. Denera, goiz osoan zehar 2.654 buelta egin dituzte, horrek esan nahi du diru kopuru hori bera bideratuko dutela saharar haurrek udan aterpetxeaz gozatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!