Egun osoko egitarauarekin emango diote errematea Gazteburuari

Ataria 2018ko maiatzaren 19a

Gazte asko bildu da eguerdian Plaza Berrian jarritako karpan bazkaritarako. Bazkalostean Suetenetik bertso taldekoak aritu dira. 

Ostegun eta ostiraleko ekitaldien ondotik, gaur 10:00etan txupinazoarekin ekin diote gazteek aldarrikapen eta festari. Izan ere, Tolosako gazteek pariatzen dituzten arazoak gizarteratzeko asmoaz antolatu dute Gazteburua ekimena, eta bide batez, gazteen arteko harremana sustatzeko. 

Urtean zehar TGAn gorpuztu dituzten zeinbat proiektu ere, kalera atera dituzte gaur. Besteak beste, proiektu komunikatiboa eta Suetenetik bertso taldea. 

Elkarrekin ondo pasatzea ere bada Gazteburuaren helburuetako bat eta arratsaldean, eskalada finalaren eta arte urbano tailerraren ondoren, txarangarekin ibiliko dira kalez kale. Gauean, 22:00etan eta Plaza Berrian Eztena, Hexen Die Frauenjadg eta Little Martin Selektah taldeekin kontzertuak izango dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!