Tolosarra da munduko txapel jaurtitzaile onena

Ataria 2018ko maiatzaren 19a

Xabi Martikorenak irabazi du Berazubi auzoko kultur astearen barruan ospatu den Munduko Txapel Jaurtiketa txapelketa, eta munduko errekorra jarri du 28 metro eta 7 zentimetrotan.

Boinas Elosegik antolatu du txapelketa eta Berazubiko auzo elkarteak antolatzen duen kultur astearen barruan egin da, estadioan. Txapela nork urrutien jaurti lehiatu dira 35 pertsona.

Hau izan da azken sailkapena:

Gizonezkoak

1. Xabi Martikorena

2. Agustin Artola

3. Joseba Esnaola

Emakumezkoak

1. Lurdes Gabarain

2. Almudena Rodriguez

3. Kristina Goenaga

Auzoko kultur asteak herri bazkariarekin jarraituko du eta arratsaldean DJotas musika jartzailea izango da. Gauean, berriz, 22:30ean auzo lokalean Alazne Etxeberriak Mujer vasca soltera busca lana eskainiko du.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!