Pilota Egunera joateko autobusa doan

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

Gipuzkoako Pilota Federazioa iaz Pilota Eguna antolatzen hasi zen, pilotaren inguruko festa egun bezala.

Lehen edizioa Donostian izan zen eta Gipuzkoa osoko pilotazale eta pilotari gaztetxoak elkartu ziren. Aurten Azpeitian egingo dute, igande honetan. Tolosa-Aurrerak autobusa jarri du, eta nahi duenak dohain joateko aukera izango du. Hitzordua Santa Klararen aurrean jarri dute, etzi, 08:45ean. Goizean pilotari gaztetxoak jolasean ibiliko dira. Ondoren bazkaria egingo dute, eta arratsaldean finalak jokatuko dira.


Bestalde, Berezkoen Txapelketa finaletara iritsi da. Esku pilotan Tolosa-Aurrerak bi pilotari izan zituen bertan, Iztueta eta Amundarain. Azken honek infantilen finala jokatuko du bihar, 16:00etan, Beotibarren, Orbegozoren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!