Uretan itotzearen aurkako prebentzioari buruzko hitzaldiak, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 18a, 13:02

Hilaren 22an izango da hitzaldia, baina aurrez lekua erreserbatu beharko da.

Ur inguruan itotzeen ezbehar-tasa gorantz doa. 2017an orotara 481 pertsona hil ziren itota, 2016an baino 44 pertsona gehiago, eta duela bi urte baino 66 gehiago.

Gertakari erdiak itsasbazter inguruetan jazo ziren –% 52 hondartzetan–, eta horietako gehienak, udako hiru hilabeteetan, ekainean, uztailean eta irailean. Zendutakoen % 49,2 hiru hilabete hauetan hil ziren. Biktima gehienak gizonezkoak izan ziren %80, eta 35 urtetik gorakoak (% 84,4).

Heriotzen kausa nagusia zuhurtziagabekeria da: zaindutako inguruetan dauden ohartarazpen seinaleek edo sorosleek diotena ez jarraitzea. Horrez gain, bainu inguruak ez ezagutzea ere faktore garrantzitsua da, baina pertsona bakoitzaren ahalmen fisikoarena ere.

DYA Gipuzkoak, herritarrei prebentzioa, ongizatea eta osasuna hurbiltzeko asmoz, maiatzean zehar doako hitzaldiak eskainiko ditu Gipuzkoan zehar, uretan itotzearen aurkako prebentzio eta eskuhartzeari buruzko jarraibideak azalduz.

Tolosako saioa maiatzaren 22an izango da, 19:00etatik 21:00etara. Bertaratu nahi dutenek plaza gorde beharko dute 943 46 46 22 telefonora deituz (eguneko edozein ordutan), edota irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!