Bixente Gorostidi eta Mikel Artola bertsolariak, eta Eva eta Alaitz Dorronsoro trikitilariak ari dira eguna girotzen. Gauean, eguna borobiltzeko, afaria egingo dute Artubi elkartean.
Bedaiotarren egun kuttuna ospatzen ari dira: Harri Jaia. Meza eta prozesioa egin ondoren, hamaiketakoa egin dute Abaetxe taberna-jatetxean. 50 pertsona inguru elkartu dira eta bertan egin den ondorengo bazkarian ia beste hainbeste izan dira.
Bixente Gorostidi eta Mikel Artola bertsolariak, eta Eva eta Alaitz Dorronsoro trikitilariak ari dira eguna girotzen. Gauean, eguna borobiltzeko, afaria egingo dute Artubi elkartean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?