Tolosako Sanjoanak 2018

Tolosako Kuadrilla Egunerako gaia proposatu dute antolatzaileek

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

Ekainaren 16an ospatuko da Kuadrilla Eguna, Tolosan. Antolatzaileek mozorrotzeko gaia zein den jakinarazi dute.

Urtero Tolosako Kuadrilla Eguneko antolatzaileek gai bat proposatzen dute, mozorrotzeko eta jaiari beste pizgarri bat emateko. Aurten, aukeratu duten gaia TRIBUAK dira. Beraz, kuadrilla bakoitzak, mozorro, maskara, pintura edota bestelako elementuak prestatu beharko ditu.

Ondoren, lehiaketa egingo da eta kuadrilla irabazleen izenak bazkalostean esango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!