Harri Jaia ospatuko dute ostegunean, bedaiotarren egun kuttuna

Ataria 2018ko maiatzaren 15a

Iaz Artubi elkartean egindako hamaiketakoaren une bat.

Usadiori jarraituz, nekazaritzak eta erlijioak bat egiten duten eguna ospatuko dute ostegunean Bedaion, Harri Jaia. Beti Asentzio egunetik zortzi egunetara, ostegunez ospatzen den jai herrikoi hori oso berezia eta maitatua dute bedaiotarrek.

Jai eguna meza nagusiarekin hasiko da, 11:00etan. Berriro ere uztak suntsitu zituen harri jasa gerta ez dadin, prozesioan herriko elizari buelta eginez eskaria egiten dute bedaiotarrek. Ondoren Eva eta Alaitz Dorronsoro trikitilariek eta Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa bertsolariek animatuko dute eguna.

Hamaiketakoa egingo dute Abaetxen, eta herri bazkaria ere bertan izango da. Trikitilari eta bertsolariekin afalostera arte ibiliko dira jira ta bira. Afaria Artubi elkartean izango da egunari amaiera borobila emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!