Tolosako Sanjoanak 2018

Tolosako Sanjoanetako kartel finalistak, aukeratuta

Ataria 2018ko maiatzaren 14a

18 lanetatik seik aukeratu ditu epaimahaiak, eta orain herritarrek erabakiko dute kartel irabazlea.

Pasaden astean bildu ziren Tolosako kartel lehiaketako epaimahaiko kide Txitxi Orbegozo, Zigor Agirrezabala eta Nuria Carbonell. Ez zuten erabaki erraza, aurtengo kartelen maila altua nabarmendu baitute. 18 lanetatik sei aukeratu zituzten.

Epaimahaiak hautatutako lanak ikusgai egongo dira hilaren 25era arte Antonio Maria Labaien kultur etxeko Areto Nagusian. (10:00-13:00 / 17:00-20:00. Asteburuan arratsaldez soilik). Sei lan horien artetik aterako da irabazlea, herritarrek bozkatu ostean. Bozka www.tolosa.eus-en edo Kultur Etxean bertan eman daiteke maiatzaren 25 bitarte. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!