Parkeetan lurrean margotutako jokoak jartzea da hurrengo eskaera

Ataria 2018ko maiatzaren 12a

Tolosa Haurren Hiria 1 1526146307336
Tolosa Haurren Hiria 2 1526146313740
Tolosa Haurren Hiria 3 1526146319140
Tolosa Haurren Hiria 4 1526146325180
Tolosa Haurren Hiria 5 1526146333673
Tolosa Haurren Hiria 6 1526146338908
Tolosa Haurren Hiria 7 1526146344103
Tolosa Haurren Hiria 8 1526146349945
Tolosa Haurren Hiria 9 1526146355887
Tolosa Haurren Hiria 10 1526146361212
Tolosa Haurren Hiria 11 1526146368225
Tolosa Haurren Hiria 12 1526146373146
Tolosa Haurren Hiria 13 1526146378748
Tolosa Haurren Hiria 14 1526146384410
Tolosa Haurren Hiria 15 1526146390549
Tolosa Haurren Hiria 16 1526146397850
Tolosa Haurren Hiria 17 1526146403346
Tolosa Haurren Hiria 18 1526146408980
Tolosa Haurren Hiria 19 1526146416204
Tolosa Haurren Hiria 20 1526146421527
Tolosa Haurren Hiria 21 1526146426864
Tolosa Haurren Hiria 22 1526146432813
Tolosa Haurren Hiria 23 1526146438757

Haurren Hiria egitasmoaren ikasturte honetako azken saioa egin dute gaur, Zerkausian. Belaunaldien arteko trukea izan da aurtengo gaia, eta adinekoek gimnasia egiteko dituzten espazioetan lurrean jokoak margotzea eskatu diote haurrek udalari.

Eskaeraren helburua helduek haurrekin batera egon eta jolastea da, eta Alondegiko parkean lurrean jokoak margotzea izan da zehazki eskaria. Gaurko saioaren bidez, udalari jakinarazi diote haurrek aurten egindako lanketa. Zerkausian elkartu direnak, haur, heldu eta udalbatzako hainbat ordezkari, jokoetan aritu dira. Bestalde, emanaldi bat egin dute haurrek, eta ikus-entzuneko bat jarri dute Haurren Hiria egitasmoarekin urte hauetan zer egin den eta zer lortu den erakusteko. Txokolate jatearekin eta dantzarekin bukatu dute saioa.

Margi Iturriza Haurren Hiria egitasmoaren arduradunetako batek azaldu duenez, gaurko saioaren bidez erakutsi da "haurrek eskatutako hainbat gauza gauzatu direla. Iaz izan zen tirolinaren eskaera, eta hori jarrita dago. San Joan Su Txikia ere izan zen Haurren Hiritik ateratako beste ekintzetako bat, eta aurten eskakizuna izango da parkeetan lurrean margotutako jokoak jartzea". Lau urte daramatzate Tolosan Haurren Hiria egitasmoarekin gai ezberdinak jorratzen, eta asmoa da "haurren ikuspegitik Tolosa hobetzea", esan du Iturrizak.

Bost saio egin dituzte ikasturte honetan haurrekin, eta horietako batean gurasoekin batera aritu ziren haurrak. 42 haurrek hartu dute parte egitasmoan, herriko hiru ikastetxeetakoak, eta hirugarrenetik seigarren mailara bitarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!