Aisia ezagutzaz betetzeko tailerrak, maiatzean, Gazte Topagunean

Tolosaldeko Ataria 2018ko maiatzaren 10a

Bihar bertan hasiko da maiatzeko egitaraua, zeramika ikastaroarekin.

Tolosako Gazte Topaguneak datozen asteetarako ikastaroen egitaraua plazaratu du, eta bihar bertan ekingo diete jarduerei, zeramika tailerrarekin.

12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera, eta izena kultur etxean bertan nahiz Topagunearen sare sozialetan eman ahal izango dute. Horrela, biharkoarekin batera, honakoak izango dira ikastaroak:

- Maiatzaren 18a, ostirala. Zeramika tailerra kultur etxean.

- Maiatzaren 25a, ostirala. Landare landatzea.

- Maiatzaren 31, osteguna. Tolosa zigarrokinik gabe tailerra.

- Ekainaren 1a, ostirala. Bideo-jokoen eguna: errealitate birtuala eta bideo-jokoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!