Haurren Hiriak, laugarren ikasturtea amaituko du, larunbatean

Ataria 2018ko maiatzaren 10a

Mintzatxokoarekin emango diote amaiera, larunbatean, Zerkausian, 17:00etatik aurrera. Haurrek, gurasoek, aiton-amonek eta udaleko ordezkariek hartuko dute parte.

Aurtengo ikasturtean 'belaunaldien arteko transmisioa' izan dute gaitzat. Guztira 4 saio gauzatu dituzte jada, belaunaldi ezberdinek elkar hartuta. Garai batean aiton-amonek nola jolasten zuten, zein aisialdi eskaintza zuten, zein espaziotan ibiltzen ziren, edota espazio horien inguruan zein ezagutza eta istorio ezagutzen dituzten aztertu dute.

Hain zuzen, azken saio honetan Zerkausian kokatutako txoko ezberdinetan batu, aurtengo gaia errepasatu eta landutakoaren ondorio eta proposamena alkateari helaraziko diote.

Bide batez datorren urteari begira landu nahi dutena ere azalduko dute. Ondoren txokolatada egongo da parte hartzaile guztientzat eta saioa Dj batek dinamizatuko du.

Egitaraua

17:00 Topaketa Zerkausian
17:30 Mintza txokoa SAIOAREN HASIERA
18:45 Txokolatada
19:00 DJ emanaldia
20.30 Saioaren amaiera

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!