Bisigu eta sagardoa eskutik mahairatuko dira aurten

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 10a, 18:02

Tolosan Bisigu eta Sagardo festa ospatuko da ekaineko lehen asteburuan, hamargarren aldiz.

Tolosa eta Orio. Orio eta Tolosa. Urtero moduan, parrillek bi herriak batuko dituzte, ekainaren lehen asteburuan. Tolosan haragia da nagusi; eta Orion, berriz, arraina. Festa honetarako, beraz, Orioko parrilleroak etortzen dira Tolosara, bisigua Orio erara erretzeko.

Aurten, bigarrenez, beste osagai bat gehiago izango du festak: sagardoa. Izan ere, itsasontzietan sagardoa eraman ohi zuten edateko, ura barriketan txartu egiten baitzen. Modu horretara, sagardoak ere presentzia izango du festa honen barruan. Hauxe izango da egitaraua:

BISIGU ETA SAGARDO FESTA. Programa

Asteartea, Maiatzak 29:

11:00-12:15 Txinparta Elkartea.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak antolaturiko sagardoaren inguruko formazio saioa, sektore profesionalari bideratua.

Osteguna, Maiatzak 31:

20:30 Txinparta Elkartea.
Sagardo ezberdinekin maridatutako afaria Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak antolatuta. Prezioa: 25€. Tiketak Tolosaldea Tour turismo bulegoan salgai.

Ostirala, ekainak 1:

19:00 Trianguloa.
SAGARTU, HIKA teatroaren eskutik antzerki-dantza emanaldia Tolosako Udaleko kultura sailak babestuta.

20:00 Topic.
“Sagardoa bidegile” dokumentalaren emanaldia, ondoren mahai inguru eta sagardo eta gazta dastatzea. Tolosako Udaleko kultura Sailak babestuta.

Larunbata, ekainak 2:

11:00 Tolosa.
Bisita gidatua eta dastatzea: Tolosaldeko Sagardotegien historia Tolosako kaleetan.Tolosaldea Tour turismo bulegoan hasiko da.

12:00-15:00 eta 19:00-22:00 Zerkausian, Sagardoaren Txokoan.
Tolosaldeko Sagardoak eta pintxoak.

14:00 Zerkausia.
Bisiguaren Festako bazkaria Txinparta Elkarteak antolatua. Prezioa: 55€. Sarrerak salgai Tolosaldea Tour turismo bulegoan.

19:30 Zerkausia.
Bertsolaritza, dastatze musikatua (Imanol Kamio pianojolea, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin) Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak babestuta.

21:00 Zerkausia.
Bisiguaren Festako afaria Txinparta Elkarteak antolatua. Prezioa: 55€. Sarrerak salgai Tolosaldea Tour turismo bulegoan.

Igandea, ekainak 3:

11:00 Tolosa.
Bisita gidatua eta dastatzea: Tolosaldeko Sagardotegien historia Tolosako kaleetan.Tolosaldea Tour turismo bulegoan hasiko da.

12:00-15:00 Zerkausian, Sagardoaren Txokoan.
Tolosaldeko Sagardoak eta pintxoak.

14:00 
Bisiguaren Festako bazkaria Txinparta Elkarteak antolatua. Prezioa: 55€. Sarrerak salgai Tolosaldea Tour turismo bulegoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!