Zabalik da Eduardo Mocoroa Musika Eskolako matrikulazio epea

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 9a, 10:13

Maiatzaren 9tik irailera bitarte matrikulatu ahal izango da Musika Eskolan. Era mailakatuan egingo dira matrikula eta izen-emateak, eskolan bertan.

2018-19 ikasturteko matrikulazio epea zabaldu du Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolak. Irailera bitarte, era mailakatuan egingo dira matrikula edota izen-emateak:

Maiatzaren 9tik 18ra, bertako ikasleek, jadanik instrumentua jotzen dutenek eta instrumenturik gabeko ikasketak burutzen dituztenek egingo dute matrikula.

Maiatzak 22tik 25era, instrumentua lehen aldiz hartuko duten bertako ikasleen txanda izango da. Maiatzaren 30ean egingo dute plaza bakanteen zozketa eta bilera, 18:00etan. Hain zuzen, instrumentua lehen aldiz hautatzen dutenek ekainaren 4tik 8ra egin beharko dute matrikula.

Ekainaren 12tik 29ra, berriz, bertakoak ez diren ikasle berrien matrikula egin ahal izango da, plazak bete artean. Eta azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak.

Tramiteak Musika Eskolan egin beharko dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta 17:15etik 18:30era. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!