Etiopiako errealitatea erakusten duten begiradak, erakusketa batean

Ataria 2018ko mai. 8a, 16:18

'Afrikako Begiradak: Afrikaren bihotzera bidaia magikoa' izeneko argazki erakusketa jarri du Etiopia Utopia Fundazioak Tolosako Aranburu Jauregian.

Etiopiako errealitatea eta bertako zenbait paisaia ezagun ezagutzeko aukera emango du erakusketak. Nuria Faig argazkilariarenak dira irudiak, herrialdera egindako bidaia ezberdinetan hartutakoak.

Etiopia askotariko aurpegi eta errealitate dituen herrialdea da, eta argazkiek aniztasun horiek bistaratzen dituzte, bide batez, hausnarketarako bide emanez.

Bertan bizi diren herritarrak laguntzeko aukera ere emango du Etiopia Utopia Fundazioak. Azken bederatzi urteotan hezkuntzan, osasungintzan eta ur-horniduraren alorretan jartzen du arreta fundazioak.

Une honetan, aitzindaria den egitasmo baten murgilduta dude: Kañaberak 2. Proiektu honi esker, 30.000 lagunek ura izango dute. Erakusketa honetako argazkien salmentatik lortutako diru guztia egitasmo hau babesteko izango da.

Tolosako Aranburu Jauregian egongo da erakusketa, ekainaren 8ra bitartean, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era, jai egunetan izan ezik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!