10 domina jubenil eta junior mailako Euskadiko Txapelketan

Ataria 2018ko mai. 8a, 15:41

Argazkian, Ander Uranga eta Joseba Larrauri podiumean. (Tolosa CF Atletismo)

Jubenil eta junior mailako Euskadiko Txapelketako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan, Durangon, eta Tolosa CF Atletismo taldeko atletek 10 domina eskuratu dituzte; horietatik sei urrezkoak dira.

10 domina horietatik bi Lizeta Nneguerenak izan dira. Hain zuzen, Nneguek jubenil mailako Euskadiko marka puskatu du pisu jaurtiketan, 14.72 metroko jaurtiketa egin eta gero. Urrezko dominaz gain, brontzezko beste bat lortu zuen bigarren jardunaldian, disko jaurtiketan, 31.46ko jaurtiketarekin.

Ander Urangak ere bi domina eskuratu zituen, biak ala biak urrezkoak. 100 metroko lasterketan lortu zuen lehena, eta horrez gain, bere marka pertsonala hobetu du: 10.99. 200 metrokoan, berriz, 22.29ko denbora egin zuen.

Bestalde, Nora Ituarte, John Cabang eta Ainhoa Gibelalde Euskadiko Txapeldun dira beren modalitateetan, eta hirurek beren marka pertsonalak hobetzea lortu dute, gainera. Ituartek 100 metrokoan 12.62ko denbora egin du; Cabang azkarrena izan da 110 hesietan, 14.56ko denbora eginda; eta Gibelalde, berriz, 100 hesietan txapeldun, 15.44 eginda.

Domina horiez gain, zilarrezko bat eta brontzezko beste bi ere eskuratu zituzten eskualdeko atletek: 400 hesietan Libe Martinez de Rituerto bigarren izan zen, 1:08.49 eginda. 200 metroko lasterketan, Joseba Larrauri hirugarren sailkatu zen 23.17ko markarekin; eta Eunate Martinez de Rituertok postu bera lortu zuen altuera jauzian, 1.53ko saltoa eginda.

Tolosa CF Atletismo taldeko atleta gehiagok ere hartu zuten parte txapelketan:

Jone Agirrezabala, 100 hesietan: 15.83
Izaro Perurena, 400 metroko proban: 1:01.74
Eneko Omeñaka, 100 metrokoan: 11.71 eta 200 metrokoan: 23.23 (laugarren izan zen)
Ainara Lakuntza, 100 metrokoan: 13.21 eta 200 metrokoan: 27.39
Aimar Villanueva, 100 metrokoan: 12.31 eta 200 metrokoan: 25.03
Ainara Lakuntza, 200 metrokoan: 27.39
Janire Telleria, 200 metrokoan: 28.66
Mikel Leonet, 200 metrokoan: 25.84

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!