Maria Gallardo eta Miguel Gallardo idazleen 'Maria eta biok' lanaren gainean jardungo dute bertaratzen direnek. Euskaraz izango da saioa eta Joseba Larratxek dinamizatuko du.
Partaideek, jada, aukera dute udal liburutegian liburua eskuratzeko. Liburuaren ale bat badago gaztelerazko bertsioan. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Autismoa gero eta sarriago diagnostikatzen den gaitza da, eta liburu honek ume autisten gaineko topiko oker asko zuzentzen ditu. Maria ez da pertsona hotza; amultsua eta sentibera da, duen gaitzaren berezitasunak gorabehera. Mariak egiten duen orok esanahia du berarentzat. Guk zoriontsuago egin dezakegu Maria, baita bere moduko ume guztiak ere; horretarako nahikoa da den bezala onartzea; "aparta, gainerako guztiak bezala".