[GUTUNA] Tolosako kuadrilla egunaren data aukeraketaren harira

Sergio Sorrosal Poteo Vidilla B kuadrillaren izenean 2018ko maiatzaren 3a

Kuadrilla egunaren hautaketarekin gure desadostasuna plazaratu nahi dugu.

Lehenik eta behin, sanjoanetako ohiturak ez errespetatzea salatu nahi dugu. Kuadrilla Eguna beti, beti, beti, sanjoanetako larunbatean izan da, eta ez lehenago. Gure festak beti bezala mantendu nahi ditugu. Diren bezala maite ditugu, zergatik aldatu?

Bozketa prozesuan gorabeherak izan direla salatu nahi dugu. Tolosakoa ez den jendearen bozka, pertsona berdinak behin baino gehiago bozkatu... Bozketa errepikatzea nahi dugu eta erroldarekin egitea exijitzen dugu.

Azkenik, ez gaude ados bozketa honekin aldatzen diren ekitaldi guztien derrigorrezko aldaketekin. Sanjoanetan ekintza paralelo asko izango dira kaltetuak.

Espero dugu, udalak behingoz aurpegia ematea erabaki honen aurrean. Udala da gure festen arduradun nagusia eta antolatzaile gisa, ardurak hartu eta behar bezala azaldu beharko lioke herriari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!