Etxebizitza gehigarria

Mikel altzariak, gertutasuna eta esperientzia

Babestutako edukia 2018ko mai. 22a, 08:00

Mikel Altzariak-eko langileak, etxe aurrean. REBEKA CALVO

Mikel Altzariakek 40 urtetik gorako esperientzia du altzarien eta koltxoi zein somierren munduan. Josune eta Mikel Martinez eta Isabel Telleria dira gaur egun, dendaren arduradunak eta oso gaztetatik ezagutu dute altzarien mundua, familiako denda baita Mikel Altzariak. Esperientzia, gertutasuna, profesionaltasuna eta inplikazioa dira euren ikur nagusiak.

Belaunaldi aldaketa eman da Mikel Altzariak dendan. 40 urtetik gorako esperientzia dute familian eta hori da hain justu, euren ezaugarri nagusia, urteetako esperientzia eta profesionaltasuna. Gurasoek eraman dute denda urte luzeetan eta duela lau urte hartu zuten euren seme-alabak, Mikel eta Josune Martinezek, Isabel Telleria ilobarekin batera, Mikel Altzariaken ardura. Ibarran hasi zuten ibilbidea eta denda hori itxita, Amarotz auzoaren inguruan, Usabalen duten dendan aritzen dira orain.

Etxetik bertan, gertu-gertutik, ezagutzen dute altzarien mundua eta «bezeroei aukeraketa egokia egiteko eta ideiak emateko» baliatzen dutela diote. «Bezeroa gustura geratzea da gure nahia eta horretarako erabat inplikatzen gara. Maitasunez egiten dugu lan eta bezeroak behar duen hori ulertzen eta laguntzen saiatzen gara», esan du Josune Martinezek. «Gertuko tratua eskaintzen dugu», gaineratu du Isabel Telleriak.

Bezeroak dendara sartu eta erabateko konfiantza izatea nahi dute. «Aholkularitza eskaintzen dugu, neurriak hartzen ditugu, muntaketa ere etxekoek egiten dute...», esan dute.

Dendan bertan 300 metro karratuko erakuslekua dute, baina ez da hori bakarrik eskaintzen dutena. «Hemen dugunaz gain, eskaintza bereziak ditugu, eta katalogoekin egiten dugu lan», azaldu du Isabel Telleriak.

Egongelak eta logelak dituzte, eta batez ere, sofa eta besaulki eskaintza zabala dute. «Adinduek arazoak izaten dituzte besaulkietatik altxatzeko eta horregatik, laguntzeko, automatizatuta dauden besaulkiak ere baditugu, eserita dagoen pertsona ia erabat zutik uzten dutenak. Mugikortasuna arazoak dituzten pertsonentzat oso erosoak eta beharrezkoak dira».

Logelak ere badituzte. «Gaur egun batez ere, haur eta gazteei begirako logelak eskatzen dizkigute, eta eskaintza zabala dugu. Neurrira egiten ditugu eta beraz, bezeroaren gelaren arabera egiten ditugu, zirrikitu guztiak aprobetxatuz», esan dute. Armairuak ere badituzte, neurrira eta nahi bezala muntatzen dituztenak. «Neurriak ondo hartzea ezinbestekoa da eta asko ez dira konturatzen», azaldu dute.

Azken tendentzia eta modak jarraitzen dituzte eta gutxienez urtean behin, altzarien azoketara joaten dira ideiak hartzeko.

Kalitatea ere asko zaintzen dute. «Jendeak asko begiratzen dio prezioari, batez ere, azken urteetan. Dendan bertan eskaintza bereziak ditugu. Baina esan behar da guk kalitatezko altzariak eskaintzen ditugula. Oso-oso merkeak diren altzariak ere ez ditugu ekartzen, nahiago dugu kalitatea bermatu. Hasiera batean merke ateratzen dena, luzarora garesti ateratzen da, eta ez da hori nahi duguna», esan dute.

Dendan bertan ikusgai dituzten altzari, logela eta egongelak maiz aldatzen dituzte, bezeroei dituzten aukerak erakutsi ahal izateko.

Logela, egongela eta sofak ez dira, dena den, duten eskaintza bakarra. Atsedena hartzeko koltxoi eta somierrak ere badituzte. «Normalean etxeetan sofan eta ohean ematen ditugu ordu gehien, eta horregatik sofa eta koltxoi on bat edukitzea oso garrantzitsua da. Koltxoi eskaintza zabala dugu eta kalitate oso onekoak, oso garrantzitsua da hori», azaldu dute.

Atsedenerako beharrezkoak diren altzariez gain, sukalderako mahaiak eta aulkiak ere badituztela esan dute.

Gizartearen joerak, orokorrean, aldatu egin dira eta horrekin batera, lan egiteko moduak ere, eta Mikel Altzariaken ere jakitun dira. «Jendeak neurrira eta konbinazio propioak eginez diseinatutako altzari eta logelak nahi dituzte, eta guk hori eskaintzen dugu, horretan laguntzen dugu».

40 urteko esperientzia du Mikel Altzariakek eta hori baliatuta, beste 40 urte egoteko apustu sendoa egin dute Mikel eta Josune Martinezek eta Isabel Telleriak, «profesionalki eta maitasunez lan eginda».


FITXA

Helbidea. IRUÑEA IBILBIDEA, 22G, USABAL INDUSTRIALDEA, TOLOSA. AMAROTZ AUZOAREN PAREAN.

Telefono zenbakia. 943 67 55 36..

Emaila. mikelaltzariak@gmail.com.

Webgunea. www.mikelaltzariak.com.

Facebook. Mikel Altzariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!