Asteburu oparoa Bedaion

Ataria 2018ko apirilaren 24a

Artubi elkartetik azaldu dutenez, "asteburu polita" pasa dute bedaiotarrek. Haurrei zein helduei zuzendutako ekitaldiak izan dituzte.

Larunbata arratsaldean ekintza desberdinak burutu ziren Artubi elkartean. Lehenik umeentzat prestaturiko ipuin kontalaria. "Ederki pasatu zuten kondaira desberdinak entzuten, zirraraz eta tentuz jarraitzen zuten" Odei Arregik kontaturiko Ipuin lotsatiak.

Ondoren Iñaki Perurenaren txanda izan zen. Harria. Maitasun historia prestaturiko saioarekin. "Bertan harriak gure bizitzan eta Perurenarenean duen garrantzia islatu zuen", azaldu du te Artubi elkartetik. "Harri klase ugari daude eta bakoitzaren esanahia eta erabilera anitzak argitu zituen. Bere errekorrak, bere bizitza, bere maitasun istorioa". Bertan ere Paskualtxo izan zen, Perurenak hasierako garaietan gidaria izan zuena.

Igandean, jubilatu bazkariarekin borobildu zuten asteburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!