Larunbateroko azokako postuak lekualdatuko dituzte, Haragi dela-eta

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 24a

San Frantzisko pasealekua eta Trianguloa hartuko dituzte ohiko postuek.

Datorren larunbatean, apirilaren 28an, asteroko azokako postuak lekualdatuko ditu, Tolosako Udalak, Haragi nazioarteko topaketa dela-eta.

San Frantzisko pasealekua hartuko dute Euskal Herria plazako postuek eta Zerkausikoek, berriz, Trianguloa plazan egingo dute azoka. Berdura plazako azokak bere horretan jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!