Tolosak ez du etsitzeko asmorik

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 24a, 08:22
Zabaleta, Amaikak Baten aurkako partidan, Berazubin. Bera izan zen golegiletako bat Aretxabaletan.

Tolosak 0-2 irabazi du Aretxabaletan, neurketa serioa jokatuta eta asteburuko neurketa garrantzitsuari begira jarri da dagoeneko, hirugarren sailkatua –Hernani– hartuko baitu etxean.

Joan den astean liderrarekin etxean berdindu eta gero, garrantzitsua zen Tolosarentzat garaipenaren bidera itzultzea. Batik bat, lehen postua eskuratzeko aukerei eusteko eta berriro ere indarra hartzeko.

Ordiziak azken sailkatuaren aurka jokatu behar zuen, eta ia egintzat ematen zen hiru puntuak eskuratuko zituela talde goierritarrak. Sekulako jipoia emanez irabazi zioten Touringi, 12-0; horrek hutsik ez egitea behartzen zion Tolosari. Eta ez zuen hutsik egin. 

0-2 hartu zuen mendean beti arerio konplikatua izaten den Aretxabaleta. Segituan lortu zuen 0-1koa, 18. minutuan, Zabaletaren eskutik.

Joko serioa egin zuten urdinek, apenas akatsik egin gabe, eta defentsak ezerezean utzi zituen debagoiendarren aukerak. Asko izan ziren, eta sufritu ere egin zuten tolosarrek, baina Zubillagak lasaitasunaren gola sartu zuen 88. minutuan. Ordurako aretxabaletarrak bat gutxiagorekin ari ziren, epaileak Balzategiri bigarren txartel horia erakutsi baizion, 84. minutuan.

Asteburuan beste neurketa garrantzitsu bat jokatuko du Tolosak, Berazubin. Hernaniren aurka neurtuko ditu indarrak Avellanedaren taldeak. Uneotan hirugarren dira, tolosarrengandik bi puntura, beraz, porrot batek hirugarren postuan jarriko lituzke urdinak. Garaipen batek, berriz, oso eskura jarriko lioke bigarren postu hori. Beti ere lehen postua begi bistatik galdu gabe. Tolosak, ez baitu etsitzeko asmorik.

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    ORDIZIA K.E. 63   29   19   6   4   0   66   16  
2    TOLOSA C.F. 59   29   18   5   6   0   61   28  
3    HERNANI C.D. 57   29   17   6   6   0   51   21  
4    PASAIA K.E 57   29   17   6   6   0   48   29  
5    ZARAUTZ K.E. 52   29   16   4   9   0   50   34  
6    MONDRAGON C.F. 50   29   14   8   7   0   42   25  
7    BERGARA K.E. 47   29   13   8   8   0   42   28  
8    MUTRIKU F.T. 41   29   11   8   10   0   52   42  
9    AMAIKAK BAT K.E. 39   29   11   6   12   0   42   43  
10    ARETXABALETA K.E. 37   29   9   10   10   0   30   28  
11    REAL UNION CLUB SAD 36   29   10   6   13   0   32   34  
12    OIARTZUN K.E. 34   29   9   7   13   0   34   36  
13    AÑORGA K.K.E 33   29   8   9   12   0   35   41  
14    BETI GAZTE K.J.K.E. 33   29   9   6   14   0   36   48  
15    HONDARRIBIA F.E 33   29   8   9   12   0   34   46  
16    UROLA K.E. 26   29   6   8   15   0   34   53  
17    VASCONIA C.D. 22   29   5   7   17   0   40   62  
18    TOURING C.D. 3   29   0   3   26   0   10   125  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!