Gidatutako bisitak antolatu ditu udalak, Boinas Eloseguiren erakusketan

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 23a

Datorren ostiralean izango da lehenengoz, 19:00etan, eta beste hiru egingo dituzte.

Joan den apirilaren 13an aurkeztu zuten, Tolosan, Boinas Eloseguiren 160. urteurrenaren harira argitaraturiko liburua. Paco Lizarraldek eta Joseba Urretabizkaiak ondu dute eta, argitalpenarekin batera, erakusketa ere zabaldu dute Aranburu jauregian.

Horrela, erakusketako euskarriak eta haietako historia guztia zehatzago ezagutu nahi dutenek, bisita gidatuetan parte hartzeko aukera izango dute. Datorren ostiralean izango da lehena, apirilaren 27an, eta beste hiru eskainiko dituzte, maiatzaren 3an, 17an eta 31n. Guztiak ere 19:00etan hasiko dira, eta Paco Lizarralde liburuaren idazlea izango da bisiten arduraduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!