Tolosako Kuadrilla Egunak badu data

Ataria 2018ko apirilaren 23a

Kuadrilla Eguneko antolatzaileek bi egun proposatu zituzten, eta aukeraketarako bozketa abiatu zuten. 1.101 herritarrek hartu dute parte bozketan.

Kuadrilla Eguna larunbatez ospatzen da, urtero, Tolosan. Aurten ekainaren 23a, San Joan bezpera, egokitu da larunbata, eta festa astebete aurreratu edo ez eztabaidatzen aritu dira azken asteotan.

Interneteko plataforma bat erabiliz, bozketa abiatu zuten antolatzaileek, udalarekin adostuta. 1.101 boto jaso dituzte, eta horien %62,3 ekainaren 16an egitearen aldekoak izan dira. Gainerako %37,7ak bozkatu zuen San Joan bezperan egitearen alde.

Beraz, 2018ko Tolosako Kuadrilla Egunak badu data: ekainaren 16a.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!