Eraso eta lapurreta egin diote, Tolosan, janari banatzaile bati

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 21a

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 75 euro lapurtu zizkioten bi erasotzaileek, langileari; txakurrekin oldartu ziren erasozaileak. 

19 eta 20 urteko bi gazte atxilotu dituzte, Tolosan, janari banatzaile bati lapurreta eta eraso egiteagatik. Segurtasun sailak azadu duenez, antza, afaria eskatu berri zuten, eta banatzailea eurengana zihoan, eskatutakoa uztera. 

Joan den asteartetik asteazkenetako gauerdian gertatu zen erasoa, erasotzaileek zehaztutako helbidean bertan. Bi gazteek 50 eurorekin ordaindu zuten janaria, eta prezioa 30 eurokoa zen. Horrela, banatzailea  atzerakoak edo kanbioak ematera zihoala, bi gazteetako batek lurrera bota zuen, eta bultzaka hasi zitzaion. Jarraian, 75 euro lapurtu zizkioten, eta motorra lurrera bota zioten, txakurrekin oldartuz. Erasoa gertatutako lekutik ihes egin zuten, gazteek, segituan. 

Joan den ostegunean, ordea, ustezko bi erasotzaileak identifikatu zituzten Tolosan, eta atxilo hartu zituzten. Segurtasun sailaren arabera, aipaturiko erasoaz gain, Ertzaintzak San Esteban auzoko autokarabana bati eragindako kalteak ere bi gazte horiei egozten dizkie. Antza, aurrekari polizialak dituzte biek, eta epaiketaren zain dira orain. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!