Ipuinak, solasaldia eta otorduak, Bedaioko Asteburu Kulturalean

Ataria 2018ko apirilaren 20a

Odei Arregi ipuin kontalaria ariko da, eta Iñaki Perurenak solasaldia eskainiko du. Artubi elkartean afaria egingo da eta erretirodunek bere bazkaria izango dute.

Ondokoa izango da egitaraua:
 
Apirilak 21, larunbata
16:00. Haurrentzako Ipuin Lotsatiak saioa Odei Arregirekin eta ondoren merienda.
18:30. Helduentzako, Iñaki Perurenak hitzaldi-solasaldi bat eskainiko du Harria maitasun istorioa.
Gauean. Afaria izango da Artubi elkartean.

Apirilak 22, igandea
Erretirodunen Eguna egingo dute, eta Artubi elkartean bazkaria izango da erretirodunentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!