[GUTUNA] "Errementari kaleko apaingarriez"

Errementari kalea-Giro kalea 2018ko apirilaren 19a

Errementari kaleak urteak daramatza lanean, bertako jarduera ekonomikoa mantentzeko, erakargarri egiteko, eta Alde Zaharreko txoko berezi horri bizitza emateko.

Azken hilabeteotan, merkatari, ostalari, bizilagun, elkarte eta udalaren arteko batasunak jarduera berriak sortu eta antolatzea ahalbidetu du, eta egitasmo horiek laguntzeko kaleko apaingarri bereziak sortu izan ditugu, denon onurarako eta kalea eraberritzeko.
Bada, azken asteburuotan, apaingarri horietako zenbait desagertu egin dira, edo haien euskarriak puskatu egin dituzte, ingurua biziberritzeko jende askoren aste eta hilabetetako lana hondatuz.
Denok daukagu ondo pasatzeko eskubidea, baina, aldi berean, gainerakoen lana errespetatzeko betebehar etikoa ere izan beharko genuke.
Guk, gure aldetik, ez diogu Errementari kalea indartzeko lanari utziko. Espero dugu, aurrerantzean, beste zenbaitek aintzat hartzea gainerakoen lana eta esfortzua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!