Hodeiertzek Kantik ahots musika zikloa antolatu du, bigarrenez

Ataria 2018ko apirilaren 19a

Tolosako Hodeiertz abesbatzak bigarrenez antolatu du, Kantik ahots musika zikloa.

Egitarauan, apirilerako, irailerako eta urrirako hitzorduak prestatu dituzte, eta datorren apirilaren 22an, igandean, musikaz familian gozatzeko saioa izango da.

Easo Araoz gazte abesbatzak kontzertua eskainiko du, 19:00etan, Santa Klara komentuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!