2018/04/22 09:30
Txikiekin, giro familiarrean, mendira joateko ibilaldi bat antolatu du Alpino Uzturre Elkarteak.
Ibilaldiaren hasiera Zarauzko Urdaneta auzotik, Pagoeta mendira igo eta amaiera Aia herrian. Paisai ederrak, basoak, elurzuloa,... gozatuz.
Autobusa 09:30ean San Frantzisko eliza paretik abiatuko da, eta Aian bazkalduko dute. Tolosara 17:00ak inguruan bueltatuko dira.
Izena emateko: 943 65 27 89 edo info@alpinouzturre.eus
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?