3 atxilotu Tolosako ikastetxe batean lapurtzeagatik

Ataria 2018ko apirilaren 13a

Ertzaintzak 20 eta 27 urte arteko hiru gazte atxilotu zituen asteazken arratsaldean, Tolosan, herriko ikastetxe batean lapurreta egitea egotzita.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, asteazken arratsaldean herritar baten deia jaso zuten Tolosako ikastetxe batean lapurreta egiten ari zirela esanaz. Ertzainak bilaketa egiten hasi eta Tolosako Santa Klara kalean jasotako informazioarekin bat egiten zuten hiru pertsona antzeman zituzten. Autoan ikastetxetik ateratako kutxa bat zutela ikusi zuten, bertan hainbat dokumentazio eta dirua zegoen. Ikastetxeko arduradunek ere salaketa jarri zutela ikusita, hiru pertsonak atxilotu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!