Boinas Elosegiren 160. urteurreneko ospakizunak abiatuko dituzte bihar

Ataria 2018ko apirilaren 12a

Ostiral honetan, apirilak 13, emango da ezagutara Boinas Elosegiren historiari buruz Joseba Urretabizkaia argazkilari tolosarrak eta Paco Lizarralde idazleak, sortu duten liburua. Ondoren, Aranburu Jauregian jarri duten erakusketaren inaugurazioa egingo dute.

Ekitaldian, Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkateak; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatuak; Boinas Elosegiko Maite Aranburuk; liburuaren idazle den Paco Lizarraldek eta enpresako langile ohiek hartuko dute parte. Moderatzaile lanetan, berriz, Joseba Urretabizkaia arituko da.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da udaleko Areto Nagusian. Ostean, jarraipena izango du Aranburu Jauregian, erakusketaren irekierarekin. Bisita gidatu bat gauzatuko da bertan, Ander Astigarraga, Boinas Elosegiko zuzendari komertziala, gidari dela.

Interesa duen herritar oro ekitaldira gonbidatua dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!