M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Martxoaren 8a baloratu eta emakumeen etxeari begira jartzeko hitzorduak

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 12a

Larunbatean Gipuzkoa mailako bilera izango da, Tolosan; asteartean, berriz, eskualdeko emakumeak deitu dituzte, baloraziora eta emakumeen etxeaz hitz egitera

Joan den martxoaren 8ko greba feminista arrakastatsuaren aparrari jaisten utzi, eta balorazioak egiteko garaia iritsi zaie antolatzaileek. Horrela, bi hitzordu izango dira, datozen egunotan, Tolosan.

Batetik, hilaren 14an, larunbatarekin, M8aren Gipuzkoa mailako balorazio bilera egingo dute, 10:00etatik aurrera, kultur etxean.

Era berean, datorren asteartean, apirilaren 17an, Tolosaldeko Asanblada Feministak eskualdeko emakumeak deitu ditu bilerara, Tolosaldeko M8a baloratzeko, eta eskualdeko Emakumeen Etxeaz erabakiak hartzen hasteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!