Berezkoen Txapelketa, Beotibarren

Ataria 2018ko apirilaren 12a

Gipuzkoako Berezkoen Txapelketa jokatzen hasi ziren aurreko asteburuan. Zazpi jardunaldi eta finalerdiak nahiz finala izango ditu.

Alebinen eta infantilen mailan jokatzen da Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketa, eta lurraldeko 10 pilotari onenek hartzen dute parte. Aurrera-Tolosa CF-tik bi pilotari dabiltza lehian infantiletan, Martxel Iztueta eta Ugaitz Amundarain. Lehenak 11-18 galdu zuen, eta bigarrenak 18-13 irabazi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!