Ekainera bitarte, kultura loretan izango da Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 10a, 13:02

Kulturzale txartel berria eskuragarri da, jada, 9 emanalditarako; guztira, udaberriak 17 ikuskizun bilduko ditu Tolosan.

Musika, antzerkia eta dantza, bertatik, kanpotik, bertakoentzat nahiz kanpokoentzat. Hori guztia loratuko da, Tolosan, datorren ekainera bitarte, Tolosako Udalak kultur egitarau berriarekin iragarri duenez. Ohi bezala, herriko eragileek antolatutako hitzorduek bat egingo dute udalak programatutakoekin. Horrela, Kulturzale txartelak eskaintzarik onena egingo die zaleei, 9 emanaldi erdi prezioan ikusteko (45 euroan) eta, horiekin batera, beste 8 ikuskizun izango dira Topic-en, Leidorren zein kalean.

Kulturzale txartelak eskuragarri dira kultur etxean, eta egitarauaz informazio gehiago eskuratu nahi duenari honako bideak eskaini dizkio udalak: www.tolosa.eus, 943 67 03 83 eta kultura@tolosa.eus.

Udaberriko kultur egitaraua

• Apirilaren 13an, 20:30ean, Topic-en, Itzal Zaunka, disko liburu ilustratuan oinarritutako kontzertua. Kulturzale txartelean dago.

• Apirilaren 20an, 20:30ean, Leidorren, Dani Mateoren Desencadenado ikuskizuna.

• Apirilaren 27an, 20:30ean, Topic-en, Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvadorren Voces de cine ikuskizuna. Kulturzale txartelean dago.

• Maiatzaren 3an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko ballet proiekzioa: Manon. Kulturzale txartelean dago.

• Maiatzaren 4an, 20:30ean, Topic-en, Xake produkzioak-en Lur ikuskizuna. Kulturzale txartelean dago.

• Maiatzaren 11n, 20:30ean, Leidorren, Dantzaz konpainiaren Harri, orri, ar. Kulturzale txartelean dago.

• Maiatzaren 18an, 20:30ean, Leidorren, Leo Bassiren Utopia.

• Maiatzaren 25ean, 20:30ean, Leidorren, Bastien und bastienne opera emanaldia.

• Maiatzaren 25ean, 22:00ean, Topic-en, Katiuska antzerki taldearen Zorion hutsa ikuskizuna.

• Maiatzaren 26an, 17:00etan, Topic-en, Izar, Marie de Jongh.

• Maiatzaren 26an, 23:00ean, Plaza Berrian, Izaro, Musikherriaren baitan.

• Ekainaren 1ean, 20:30ean, Plaza Zaharrean, Hika eta Oinkariren eskutik Sagartu ikuskizuna.

• Ekainaren 8an, 20:30ean, Topic-en, Bea Larrañagaren Aire Hemendik. Kulturzale txartelean dago.

• Ekainaren 9an, 18:30ean, Leidorren, dantza tailerreko kideen eskutik, Ama, aita, artista izan nahi dut.

• Ekainaren 12an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko ballet proiekzioa: El lago de los cisnes. Kulturzale txartelean dago.

• Ekainaren 15ean, 20:30ean, Leidorren, Tic Tac antzerki tailerraren Yerma. Kulturzale txartelean dago.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!