Eguneroko erabilerako gabeziak, hobetu beharrekoak, edo beste edozein kiroldegi edo instalakuntzetan ikusi eta gustatutako zerbitzuak eta Usabalen jartzeko proposamenak...
“Instalakuntzaren egoeraren berri ahalik azkarren jasotzeko eta horrela egin beharreko konponketak, moldaketak... ahalik eta azkarren egiteko ere” adierazi dutenez kiroldegiko arduradunek. 688 822 093 zenbakira idatzi beharko da horretarako.
Kiroldegiko arduradunek bidalitakoak aztertu eta erantzungo dituzte “ahalik eta denbora murritzenean”: “oso beharrezkoa da erabiltzaileen iritzia jaso eta zuzeneko hartu-emana izatea; egungo teknologiak eta erak kontuan izanik, bide berri hau sortu dugu helburu horrekin”. Zerbitzua erabiltzera animatu dituzte bazkideak.