2018/04/15 07:00

Ibañeta, Orreaga eta Bankara, irteera

Ibañeta, Orreaga eta Bankara, irteera
San Frantzisko pasealekua, Tolosa

Ibañeta-Orrega (Nafarroa Garaia) eta Banka (Nafarroa Behera) lotzen dituen ibilbide erakargarria egingo du Alpino Uzturrek. Adartza (1.250 m) da gailur nagusia, eta beste bi mendi puntarekin lotzen da: Lauriñaga (1.279 m) eta Argarai (1.228 m). Iparlako harresiak, Auzak, Iratiko mendiek, Pirinioetako mendi garaiek eta Donibane Garaziko haranak eskaintzen duten ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango da.

Informazio gehiago, izena emateko edo beharrezko edozein argibide eskuratzeko: alpinouzturre.eus, info@alpinouzturre.eus edo 943652789.

Bazkideek 13 euro eta bazkide ez direnek 15 euro ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!